2007/05/29

Mi Koleta 2007

Maiatzaren 9a. Maiatzaren 9an, arratsaldeko seietan, udaletxera heldu ginen neba, aita, ama eta laurok. Han gure andereñoekin elkartu ginen. Mikoleta sariak banatu behar zituzten egun horretan. Txalaparta hasi zenean, eskaileratan gora igo ginen eta arabiar aretora sartu ginen. Umeak, gurasoak eta andereño guztiak gela barruan geundenean, Alkatea etorri zen. Alkatea, zeraman papera, irakurtzen hasi zen eta gu agurtu eta zoriondu ondoren esan zuen 750 ipuin aurkeztu zirela eta epaimahaiak irakurri eta gero 25 aukeratu zituztela. Epai-mahiko bat saridunen izenak esaten hasi zen. 3.arena esan zuenean ni urduritzen hasi nintzen. Bigarrenarekin are gehiago. Lehenengo postua esan zutenean nire ipuinaren izenburua esan zuten. Hori poza! Alkatearengana joan nintzen eta bizikleta, kaskoa, joko bat eta iazko Mikoleta-ipuinen bilduma eman zizkidaten. Bere kategorian, nebari bigarren saria eman zioten: CD-player bat. Geroago, irabazleen andereñoen izenak esan zituzten. Andereñoei jolas bat eta liburu polit bat oparitu zieten. Sari banaketaren ostean irabazle guztion argazkia egin genuen. Eta bukatzeko pintxo gozoak eta edariak atera zituzten.

No hay comentarios: