2007/03/22

KORRIKA 2007

TXIS PUN! KORRIKA! Pirritx eta Porrotx pailazoek kanta bat eskaini diote Korrika 15i, Korrika txikietarako ekarpen moduan. Txis pun! Korrika! du izena kantak eta ohikoa den moduan, umeak gogoan dituztela sortu dute. Izan ere, pailazo hauen ustez, "Korrika herri osoak parte hartzen duen jai bat da, baina umeek modu berezian hartzen dute parte, ilusio handiz. Baina Korrika ez da geratzen, eta gauez euren herritik pasatzen denean, edo euren herritik pasatzen ez denean, Korrika "handiaz" ezin dute disfrutatu. Korrika txikiaz, ordea, bai". Txis pun! Korrika! kantarekin Korrika pasatzerakoan sortzen diren une kilikagarrienak islatu nahi izan dituzte Pirritx eta Porrotxek: "Denbora gutxian emozio handia eta urduritasuna bizitzen dira, eta hori islatu nahi izan dugu: ilusioa, urduritasuna, erritmoa...".

TXIS PUN! KORRIKA! Hiru, bi, bat, zero! Txis pun! Korrika!

K-O-R-R-I-K-A

Korri, korri, Korrika

Euskaraz martxan alai denok

Korrika, denok, katxiporreta!

K-O-R-R-I-K-A

Korri, katxiporreta!

Euskaraz, arraio tximista!

Korrika, denok, korri Korrika.

Arin pausoak, tipi-taupa bihotza ta zangoak

Altxa besoak, txalo, txalo, jo txaloak!

Aio, aio! Hator gurekin, hi, Pelaio!

Pozik bizi, euskarari heldu, dibi-daba-daba-du

Egin irrintzi, euskaraz aiaiaijiji!!

Esnatu gara eta gurekin batera euskara

Kantari goaz eskolara lara-lara

Ñam-ñam bapo, mmm! Tori bi muxu, lau piropo! (Eskerrik asko!)

Arratsaldero plazan elkartu, dibi-daba jolastu!

Ondo lo egin, koloretako ametsekin.

Kanta behera kargatzeko egin klik HEMEN

No hay comentarios: